Berria

APGEren Lehen Batzar Nagusiaren ospakizuna

Elkarteak lehen batzarra egin zuen, Estatutuak onartu zituen eta Zuzendaritza Batzordeko karguak berretsi zituen.

irudiaren deskribapena: APGEko Zuzendaritza Batzordea Lehen Batzar Nagusian. Zutik Maialen eta Leidy ageri dira; eserita, ezkerretik eskuinera, Zuriñe, Vanessa eta Alicia.

Lehen Batzar Nagusia

Apirilaren 25ean APGEren Lehen Batzar Nagusia egin zen Bilboko Ibaiondo Udaltegian.

Batzarrean Elkartearen Estatutuak onartu ziren eta Zuzendaritza Batzordeko karguak berretsi ziren.

Halaber, elkartea sortu zenetik egindako urratsak, Diruzaintzaren egungo egoera eta 2026ko Jarduera Plana azaldu ziren.

Topaketak APGEk dituen erronkak partekatzeko eta gida txakurren erabiltzaileentzat baliagarria izango den elkartea elkarlanean eraikitzen jarraitzeko balio izan zuen.

APGEk eskerrak eman nahi dizkie lehen batzar hau posible egin zuten bazkide guztiei.
Itzuli Ekitaldiak eta Berriak atalera